2018(e)ko martxoaren 19(a), astelehena

Iruña Gazolaz Iruña

Gaurko sarreran hiritik abiaturiko bertze ibilbide bat proposatuko dut. Donibane Kirol Elkartetik abiaturik Arazuriko zubi zaharrera, handik arastegia inguratuz Gazolaz mendira igotzeko. Ibilbidea zirkularra egiteko asmoz itzulia Zizur Nagusitik, Barañainera eta handik abiapuntura.
Ibilbidean zehar Arga ibarreko pasalekuko zenbait gune bisitatuko ditugu. Iruñako udalak badarama zenbait urte Arga ibaiko ertzeak berreskuratzen eta paseoetarako ibilbideak antolatzen. Horretarako informazioa webean ikusgai duzue. http://www.parquefluvialdepamplona.es/parquefluvial/eu/index.asp. Mapa interaktiboa ere badu, elementu ezberdinen informazioa ezagutzeko.
Egun jende samaldak erabiltzen duen pasalekua dugu eta beraz horretaz baliatuko naiz mendira gerturatzeko eta bueltatzeko.

Wikilocen ibilbidearen xehetasunak:

Powered by Wikiloc


Ibilbidearen bideoa:

Ibilbidearen altimetria eta mapa.


Donibane Kirol Elkarteko ataritik atera eta Sanduzelai aldera doazen eskaileretatik jaitsi beharko dugu.
Hilerrira jaisten den errepidea ezkerretik jarraitu lorategietara iristeko. 
Bertan dagoen gurutzea bisitatuko dugu. Hilerriko gurutzea hain zuzen ere. Beritxitosen (ibiri edo vado txikitik eratorria). Gurutze mota hau Nafarroan oso edaturik dago eta halako kopiak Ororbian, Tiebasen, Sarriako jauntxerrian eta hauxe bera.
Hala ere Arga ibaia ertzeetan eta zubi askoren aldamenean Iruñatik igarota, halako gurutzeak topatu daitezke, errate baterarko Madalenakoa. 
Bertatik Argaren ertzeko bidea jarraituko dugu. Hasieran hilerriko hormak ikusgai eta bertze atera iristean, zuhaitzen ingurutik Argatik gertu iritsiko gara Miluzeko zubira.

Uhaldi ezberdinek ibai ertzeko zuhaitz hauen sustraiak agerian utzi dituzte, egitura bereziak erakutsiz.
Miluzeko zubira igo beharko dugu. Badirudi zubi honen jatorria erromatar garaikoa dela. Hala ere gaur ikusgai duguna zenbait obra pairatu ditu. Obra nagusia ertarokoa zen, (XIII. mendeko dokumentazioak erakusten duen moduan) baina 1787. urtean uholde baten ostean berreraiki behar izan zuten. 1939. urtetik aitzin Monumentu historiko artistikoa da. Bere inguruan garai batean batan eta errota bat ere izan ziren. Benetako historia ez izan arren, jendearen artean oso zabaldua da kondaira kurioso bat. Miluze izena mihi luzerekin izan dezakeen parekotasunari esker, 1350. urtea inguruan Carlos IIak bertan zenbait zaldun urkatu zituelakoan.



Argaren ertza honetatik jarraituko dugu Ilundaineko irina fabrikaren presara iritsi arte.

Honen ondoren Landaben aldera doan errepidera igoko gara, Argaren gaineko zubi berri honetatik igarotzeko. Bertze aldean errepidea zeharkatu eta ibaiaren bertze ertzetik jarraitu beharra dago. Alde honetara pasatu beharra dago, ezkerreko aldean Ilundaineko irina fabrikaren eraikina dagoelako eta aurrerago Arga ibaiko terrazak, metro askotako horma naturala sortzen duelako.


Ibaia jarraituz automobilen fabrika erraldoira iritsiko gara. Berriki zeharka bide bat eraiki izan dute, errepidetik babestuz eta aurrerago dugun oinezkoen zubira eramango gaituena.



Zubia zeharkatu eta gure eskuinetik Argaren ertzetik jarraituko dugu.

Parke berri batetara iritsiz. Eulzako presatik gertu jarraitu eta duela urte gutxi eraiki berria duten zubitik, Arga ibaiaren eskuineko ertzera igaroko gara. Inguru hauetan badirudi irin errota bat izan zela eta ondoren elektrizitatea sortzeko eraikina eta ura ponpatzeko tresneria ere. Badirudi goiko aldean dagoen Eulzako jauntxerriaren beharrak asebetetzeko erabiltzen zela. Konbentzio gerra garaian, bertara ekarri omen zen ere bolborategi bat.






Ibai ertzetik jarraituz Trenaren zubi azpitik igaro beharko dugu. 1876. urteko dokumentu batzuetan jada aipatua denez, apur bat zaharragoa dela erran daiteke.
Apur bat beherago Elortz ibaiak bat egiten du Argarekin. Gaurko egunean bitxia da urak kolore guztiz ezberdinak dakarzkitelako. Elortz ibaiak aurreko eguneko euriak eraginda goratua dator eta marroi kolorekoa, Argak aldiz Eugiko urtegiari esker urak gardenago daramatzalarik.
 Bigarren argazki honetan nabariagoak dira uren kolore ezberdinak.
Pista berri honetaik errepidearen azpitik igaro eta  ibilbidearekin jarraituko dugu. Aurrerago autobidearen azpitik zatitxo bat ibili beharko dugu eta ondoren araztegiarako ur ponpaketa eraikina ikusiko dugu.


Bertatik Arazuri herriko jauregia ikusterik dugu. Jauregi hau jatorriz XV. mendekoa omen zen baina Nafarroako konkistaren ostean berreraikia.  Interes Kulturaleko Ondasuna izendatutakoa.


Apur bat aurrerago Arazuriko zubi zaharra edo zubiandira iritsiko gara. Seguruenik ertaroan zehar eraikita izan zela. Puntu erdiko lau arkuz osatua eta ezker aldean koadrante batekin ere. Iruñako ibai parkea indarrean jartzean berriztatu izan zen.






Zubiaren bertze aldean Arazuriko araztegia dugu.
Ezkerretik jarraitu beharko dugu, oraingoan Arga ibaiaren uren kontrako norantzan. Araztegia inguruatzen duen hesia inguratu beharko dugu, hortaz apurtxo bat aurrerago, eskuinetik abiatzen den pistara pasako gara.


Araztegiaren hesiaren bukaeran, ezkerretik pista jarraitu beharko dugu.
Pistak gorat egiten du, Zizur Nagusia alderat. 250 metro aurrerago zelai batetara iritsiko gara,  zuhaitzekin ereindutakoa, pista puntu honetan utziko dugu, zelaitik doan bidexka bat jarraituz.

Zelaitik metro batzuk egin eta bertze bide batekin topatuko gara. Oraingoan eskuin aldetik gorat jarraitu beharko dugularik. Pinadi batean barneratu egiten da eta aldapatsua da. Tentuz ibili beharra dago lokatsarekin.
Gorago pista batetara aterako gara. Iruñerriko ikuspegiak gero eta zabalagoak ditugu. Pista gure eskuinetik jarraituko dugu, Gazolaz mendi magala zeharkatuz.




Pista estutu egiten da zenbait puntuetan, oso ibilgailu gutxi ibiltzen bai dira bertatik.
Pista bukatu egiten den puntuan, gure ezkerretik eta zuzen, igoera malkartsua izango dugu Gazolaz mendiko tontorrera.

Tontorrera iritsi aurretik pista bat zeharkatu beharko dugu, erpin geodesikora iristeko.




Erpin-geodesikotik Zizur Nagusia aldera bideratuko gara, pista hau jarraituz.
Beti ere Iruñerria gure ezker aldean dugularik, jarraitu beharko dugu. Pista ezberdin batzuk eskuinetik ateratzen badira ere, guk ezkerrekoetatik jarraitu beharra dugu.
Behatoki batetara iritsiko gara. Gune ederra Arga ibaiko ibarra eta Iruñerria ikusteko.



Aurrerago futbol zelai batzuetara iritsiko gara eta bertatik errepidearen aldamenetik Zizur Nagusi herrira gerturatuko gara. Herrian ezkerretik beherat doan errepidea jarraitu beharko dugu, Ibaiko terrazatik Elortz ibaiaren arrora iristeko.


Aldaparen bukaeran autopistaren azpitik igarotzen den tunela zeharkatu beharra dago.


Irtetean eskuineko norantza segi, apur bat aurrerago dugun bidegurutzetik ezkerretara egiteko.
Bertatik Tren bidearen azpitik dugun tunel batetara iristeko.

Azken hau igarota, Elortz ibaiaren gaineko zubitxora iritsiko gara eta behin gainditurik, ezkerretik doan portlandezko pista jarraitu beharko dugu Eulzako jauntxerrirantz.



Eulzako jauntxerrirako aldapa igo eta errepidetxoa zuzen zeharkatu, berriz ere Argako ibai parkera jaisteko.

Goizean parke honetatik ibili gara, beraz Barañaingo zubira arte bide errepikatu beharko dugu.
Zubira iristean eta txango zirkularra osatzeko asmoz zuzen jarraituko dugu, Lagunak kiroldegiko aldapatik gora, eta gero ibai terrazaren goiko aldetik Barañaineko herri zaharrera gerturatuko gara. Ondoren Landabenera jaisten den errepidea zeharkatu eta Musikaren hiria eta Liburutegi eta Nafarroako filmotekaren ingurutik Ermitaginako pasabidetik

Donibaneko Kirol Elkarteko hesira iritsi eta bertatik abiapunturaino.
http://mendikosterak.blogspot.com.es/2018/03/iruna-gazolaz-iruna.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina