2017(e)ko apirilaren 21(a), ostirala

Ezkaurre Matamatsosetik

Gaurko txangoa zailtasun ertaina eta puntu batzuetan zaila bezala sailkatu behar dut. Batetik luzera, bertzetik gorat eta beherat izandako metroengatik eta bukatzeko Ezkaurreko Hego aldetik igoerak, puntu batzuetan trepada modukoak dituelako.

Wikilocen informazio gehiago:

Powered by Wikiloc


MIDE rekin osaturiko simulazio batek halako sailkapena ematen du. Kontutan izan elurrik gabe Ezkaurreko azken igoerak aldatu egin daitekeela. Hala ere erreferentzia moduan hartu daiteke.


Matamatsoseko mendatetik abiatuko naiz. Mendatera iritsi baino apur bat lehenago dagoen bihurgune batean kotxea utzi eta bertatik, eskuinera,  bidexidor batetik hasiko da bidea.
Hasieratik mendi ezberdinen ikuspegiak orokortuko dira.

Bidexka honetatik baso batean sartu eta igoera txiki baten ostean bideak beherat egiten du, mendatearen bertze aldetik abiatu egiten den pista batekin topo egin arte.
Bidea estua da baina leku politak zeharkatzen ditu.
Pistarekin topo egitean, ezkerretara jarraitu beharko dugu.
 Hasierako bidexka
 Pista nagusia.

Aurrerago pista utzi eta zuzen basoan berriz sartu egiten den pista edo bide zabal batetik baztertuko gara, aurreneko aldapei aurre egiteko. Kontuz ibili puntu honetan, kahirn batzuk egon arren, pista jarraitzeko tentaldia izan dezakegu eta. Lasai itzulera bertatik izango da eta.

 Pista berrira sartu eta atzerako begiradan Argaraleta eta Kukula mendiak.

Basotik eta denbora guztian gorazko norabidea jarraitu behar dugu. Gorat egitean, zenbait guneetan pista sasiekin dugu eta zuhaitz txikiekin ere. Puntu batean eskuinetik egurra ateratzeko bertze pista bat dugu eta guk ezkerrekoa jarraitu behar dugu. 

Poliki poliki estutu egiten da eta puntu batean goian aurre ikusten den ertzerako norantza hartzea erabaki egiten dut. Bertan topo egingo dugu gerora jaisteko erabiliko dugun bidea. Ez du galerarik. Aldagaiak izango zituen bertako erret abelbidea baina ertz honetan egun markaturik dutenarekin topo egiten da.
 Erronkariko ibarrera aldera.
 Zuriza aldera.


Ertzetik jarraituko dugu, batzutan basotik eta noizean behin belardietatik. Ez ahantzi bertakoak eta aurrerago zeharkatuko ditugunak udako larrediak zirela. Horrek paisaia momentu ezberdinetan kontraste handiko bistak eskaini egiten dizkigu.

Ezkaurreren hego aldeko hormak.
Bideari jarraituz eta aldapatxo bat gainditu ostean, Calveira mendira iritsiko gara. Bertatik paisai zabala ikuskatzerik dugularik.
 Tontorrean erpin geodesikoa dugu,

Ezpelunga, Alano eta Peñaforcaren hego magalak.
Ezkaurre mendiaren tontor nagusia.

Calveira menditik beheko aldean ikusten den pistara jaitsik naiz. Oraingoan eta itzulera leku beretik denez, topatuko ditudan tontor eta gailur ezberdinetatik joatea erabaki egiten dut. Horietariko askok izenik gabekoak.

 Zuriza haranerako arroila.

 Arroilaren gainetik Hiru Erregeen Mahaia. Eskuinean Ezpelunga.


Hirugarren tontorrak harriak nagusi ditu eta ondorioz malda nabariagoa, Horrek paisai berezi batzuk eskaintzen dizkit.


Iparraldea aldiz belardi bat da nahiz eta aldapatsua izan.
Berriz ere pistarekin topo egingo dugu eta oraingoan zeharkatu zuzen aurrean dugun lepotxo batetara zuzendu. Jaitsieran bertze lepo batera iritsi zuhaitzen artean mendiak ikusteko beta izango dudalarik.



Aurrerago, azienda biltzeko korta batzuk topatuko ditugu. Puntu honetan pista berriz uztea erabaki egiten dut eta basoaz zuzenean bideratzen den bidexka batetik mendira igoko naiz. Bidea erraz galdu egiten da eta basotik ibiltzea, ez da errazegia suertatzen zenbait puntuetan. Ez da baso soiltzerik egin azken urteetan eta. Hala zuzenezko norantzan eta aldapa gorat Kañadaxiloa mendiko gailurrera iritsiko naiz.





Zuzen jaitsiko gara bertze lepo batekin eta GR-arekin topatu egin arte. Bertatik Ezpelungaren tontor harritsua paisaian nabarmentzen da.
GRa jarraituz bertze bi tontorretara gerturatuko naiz. Bata zuzen eta bigarrena ezkerrerat joanik, Ezkaurreko Hego magalera gerturatzeko.




Beherat apur bat egin eta zuzen gaurko azken tontorrera zuzenduko naiz. Azken hau Ezkaurreko iboiaren goiko aldean kokatu egiten dena.

 Ezkaurreko iboia. Euskal Herriko bakarra.
Auñamendietako Nafarroan kokatzen den ibon bakarra. Ez da oso zabala baina berezitasun hori kontutan izanik bisitatzeko aitxaki nahikoa.
Iboiaren bi aldeetara trikuharri bana aurkituko ditugu. Ez dira soberan nabariak eta XX.mendearen bukaeran katalogatuak dira. Ekialdekoa bisitatzea erabaki egiten dut igoerari ekin aurretik.
 Ezkaurre iboiko Ekialdeko Trikuharria.


Iboiari buelta emanik eta hormaren puntu batean GR-aren margoak ikusi ahal izango ditut. Sarrera ez da soberan argia eta gpsak lagundu egingo dit hasierako puntua topatzen.
Hemendik aurrera eta bereziki hasierako zatia ez da erraza. GR-aren aldagai bat da eta horregatik markaturik dago baina kontuz ibili behar da. Badira pauso batzuk tentu handiz gainditzekoak, apur bat trepada izango da. Gainera korredore batetik bidea jarraitu behar dugunez kontutan izan harri handiak, harrikoskor zatiak eta neguan eta udaberrian elur eremuak ere topatzerik izango ditugu.
Nire kasuan elurraz estalitako zati batzuk topatuko ditut eta eguerdia izan arren oraindik nahiko gogortuak. Jaizterakoan malda nabaria denez tentuz ibili behar da.
Beraz puntu honetatik aurrera norberak erabaki beharko du zein den bere teknika eta konfidantza, eta bereziki ongi aztertu baldintza klimatikoak gora jarraitzea erabakitzeko.

Igoeraren hasierako puntua
 Korridorearen puntu batzuk elurrez estalirik.

 Elur zatiak eta erdi eskalatzen gainditu beharreko puntu batzuk.
 Aurrerago malda gutxitu egiten da eta korridoretik eskuin alderat ateratzeko aukera izango dugu. Hortik aurrera ez dugu zailtasunik aurkituko.

Gailurrera gerturatzean, jendeak osaturiko harrizko eskultura edo ikur anitzekin topo egingo dugu. Gailur honen berezitasun bat. Harrakailuetan eskegitako harri handiz osaturiko gunea.





Gailur nagusitik arroilara eta hormara gerturatuko naiz. Bertatik ikuspegi lirainak eskaintzen zaizkigu eta. Auñamendietako gailurrak bere osotasunean aurkezten bai zaizkigu.
 Petretxema eta Ansabere
 Hiru Erregeen Mahaia eta La Table

 Punta Ruzquia eta Espelunga
 Arroila


 Atxerreko Gaztelua
 Midi D´Ousseau
 Hiru Erregeen Mahaia
 Anie
 Arlas
Eguna aurrera doa eta itzultzeko momentua iritsi da. Aurreko bideari jarraituz eta korridorera. Elurra dagoen lekuetara iritsi eta erratza egiten jaistea erabaki egiten dut. Atsaldeko lauak dira eta tenperatura altua izan arren, oraindikan gogorturik dago.

Azkenean Ibonera iritsi eta bertze Trikuharria bisitatuko dut.

Argaki honetan Ezkaurreko hego magala ikusterik dago eta bidearen zati bat ere.


Itzulera GRa eta geroago pistatik egingo dut. Jada zenbait kilometro eginak ditut eta ordu batzuk ibiltzen. Hasieran lepo batetara iritsi eta goroago nahiko markaturik dagoen bidetxoa jarraituz Kañadaxiloaren magaletik bertze lepo batekin topo egin arte. Lepo horretan GRa utzi eta bertze aldean ikusten den pistara jaitsi eta bertatik zenbait km ibili beharko dira, Calveira mendira iritsi arte hain zuzen ere.



 Igoeraren bertze ikuspegi bat.
Calveira menditik jaitsi eta Erreta abeltegiaren bidea jarraituko dugu goizean iritsitako ertzeraino. Bertan ezkerretik abiatuko gara nabarmen den pistari jarraituz.


Pista momentu batean zelai batera irteten da eta behat zuzendu egiten da. Bertatik Anso herria ikusten da. Kontuz ibili, puntu batean eskuinetik abiatzen den pista hartu beharra dago eta Veral ibaiaraino jaitsi nahi ez badugu.
Zenbait puntuetan pinu eroriak bidea zaildu egiten dute baina ez du galerarik.
Aurrerago zoru hobeagoa duen pista batekin topatu arte eta bertatik, zuzen, Matamatsoseko mendaterat bideratu beharra dago.

Ibilbidearen profila

Ibilbidea luzea da eta ordu nahiko behar dira burutzeko baina bi arrazoiengatik gomendagarria. Batetik etengabe ikuspegi eder eta lirainak eskaintzen dizkigulako eta bertzetik gure Auñamendietako gune ezesagunetariko bat dugulako. 
Nire kasuan eta kontutan izanik Aste Santuko oporraldietako igande batean burutu dudalarik, egun osoan bi pertsona bertzerik ez ditut ikusi.
IBILBIDEAN OSATURIKO BIDEOA




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina