2024(e)ko apirilaren 25(a), osteguna

Iruña Ibero bizikletaz Zurbau bisitatuz

Iruñatik Iberora bizikletaz Arga ibai ertzeetatik, Zurbau memoriaren gunea ezagutuz. Ibilbide erraza, polita eta Iberoko ur beroak ezagutzeko aukera ematen diguna, gerrako hobi handi baten memoriagunea ezagutzeaz gain.

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:

Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoa:

Ibilbidea eta Altimetria

Iberorako ibilbidea

Altimetri

Iruñatik abiatuko naiz bizikletaz ibilbide erraza osatzeko baina gaurkoan Zurbau menoriaren gunea bisitatuz.

Biurdanara jaitsi eta bertatik Argako ibilbidea hartuko dut, uraren norantza jarraituz.

Miluzeko zubia
Miluze zubiaren azpitik igaroko gara Landabenera iristeko.
Landabenetik aurrera egin eta kotxeen fabrikara iristean egurrezko zubitxo baten bitartez Argaren gaineko zubiraino gerturatuko gara.
Lagunakeko zubia

Arga
Ibaiaren bertze ertzetik jarraituko dugu Eulza azpiko askaltokiraino, bertan eskuinetik jarraituz oinezkoen zubira iritsiko gara, berriz ere Argaren bertze ertzera igarotzeko.
Eulzako zubia

Arga
Bertatik Arazuriko zubi zaharrera iritsiko gara eta han, berriz ere Argaren bertze ertzera igaro eta eskuinetik jarraituko dugu.
Arazuriko zubi zaharra

Arga

Arazuriko zubitik jauregia
Ibai ertze honetatik jarraituko dugu Arazuri herria garaitu arte, eta bertan bertze zubi bat topatuko dugu, Argaren bertze ertzera igarotzeko eta ezkerretik jarraitzeko.
Arazuriko zubi berria
Arga eta Arazuri
Ibai ertze honetatik zurezko zubi berrira iritsiko gara. Zubira igo eta bertze ertzera pasako gara.
Zurezko zubia

Arga

Ertze honetatik Ororbiaren parera arte iritsiko gara. Bertan errepidera atera zubitik herrira gerturatzeko. Zubia amaitu eta eskuinetik ibaira jaisteko bidea topatuko dugu.
Arga Ororbian

Erridetik bertze ertzera joan
Ororbian iturri berezi bat izango dugu.
Iturria
Ertze honetatik jarraituko dugu bertze zubira iritsi arte. Baina zubia hartu ordez, ibai ertzetik abiatzen den bidexka estutik jarraituko dugu Zurbaura iristeko
Zurbau
Momorial honen inguruko weba
Hobiaren inguruko informazioa:
Hiru Guretzeen Gaineko Hilobiaren memoriala (Ibero) 
 Oltza Zendean biktima gehien erregistratu zituen hilobia da, non espazio batzuk fusilamenduetarako eta erailketetarako erabili ziren, 1936ko kolpe militarraren ondoren Iruñean jarritako kartzelatze eta atxilotze zentrotiko hurbiltasunagatik. Gaur arte, bederatzi hobi topatu dira, eta haietan, besteak beste, Berbintzanako, Burlatako, Caparrosoko, Larragako, Mélidako, Obanosko, Ondarroako, Iruñeko, Uharte Arakilgo eta Atarrabiako 73 pertsona erail zituzten. 39 pertsonaren gorpuak berreskuratu dira frankismoan zehar gauzatu ziren exhumazioetan, 1978ko exhumazioetan eta azken urteetakoetan.
Zurbau talde memorialistaren laguntzarekin, izu hori guztia ezagutarazteko eta pertsona horien memoria errekuperatzeko hainbat ekintza martxan jarri ditu Oltza Zendeako Udalak. Metalezko monolito batekin, plaka batekin eta QR kode batekin seinalatu da hilobi bakoitza, bertan erail zituzten pertsonen inguruko informazioa emateko; eta memoriaren parke bat sortu da biktima gehien dituen hilobian, Iberoko Hiru Gurutzeen Gaineko hilobian hain zuzen.
Erailketa masiboak izan diren beste toki batzuetan bezala, Iberoko Hiru Gurutzeen Gaineko hilobiaren memoriaguneak galderak egiten dizkio bisitariari, Nafarroak 1936ko estatu kolpearen ondoren bizi izan zuen terrorezko iraganari buruz eta modu diferentean pentsatzea delitu bakar zuten ehunka lagunen kontra egindako garbiketa politikoari buruz.

Bisita burutu eta errepidera aterako gara bertatik Ibero herrira iristeko.
Ibero
Ibero herrian barneratu eta ibai aldera jaitsiko gara, bertan harraska bisitatzeko. Gune honetan ur beroak daude eta maiz jendea bainatzen topatzerik dago. Aukeran bainutxo bat hartzea.
Iberoko harraska

Harraska
Iberoko urak probatu ostean herriko beheko partetik ezkerreko pistatik jarraituko dugu, Argaren gaineko zubira iristeko.
Iberoko zubia
Zubia gainditu eta ezkerretik abiatzen den pistatik joko dugu.
Arga
Oraingoan Zurbaura joan aurretik utzitako zubira iritsiko gara eta bertatik ibaiaren bertze ertzera igaroko gara.
Zurezko zubia
Eta bertatik, bide bera burutuko dugu Iruñara iristeko.

2024(e)ko apirilaren 22(a), astelehena

Anie Ernaizetik neguan

Ernaizeko mendi lepotik Anie mendira buruturiko neguko ibilbidea aurkeztuko dut sarrera honetan. Egun eguzkitsua probeztu dut kranpoiak eta raketekin ibiltzeko. Bederatzirehun metrotik gorako desnibela eta 13 kilometro pasatxo duen bidea, elurtutako Larra ezagutzeko aukera eskaintzen du, udan ez bezalako paisaiarekin.

Ibilbidearen xehetasunak Wikilocen:

Powered by Wikiloc

Ibilbideko bideoa:

Ibilbidea eta altimetria

Anierako igoera
Ibilbidea 3 D formatuan

Altimetria

Ernaizeko mendi lepora goizean goiz iritsi naiz, elurra guztiz hormaturik topatzeko asmoarekin eta honela Anierako neguko igoera berezia burutzeko.

Ernaizeko mendi lepoa
Ernaiz
Motxila eta neguko traste guztiak prestatu ondoren ibiltzen hasiko naiz, aurreneko bisita Hiru behien tributurako mugarrira. Neguan bada ez bada material nahikoa eraman behar da ez bai dakizu zer topatuko duzun bidean.
Arlas mendia
Igotzen hasi eta gibeleko partean Lakora, Kartxela eta mendiak ikusgai izango dira.
Lakora eta Kartxela
Larrako aurreneko zati honetan oraindik pinu beltzen bat ikusterik izango dugu. Altuera irabazterakoan desagertuko direnak, paisai karstiko harritsuari bidea emanik.
Arlas eta Anie

Anie
Arlas
Larratik eta eremu orosotik Arlas mendira apurka apurka hurbilduz joango naiz.
Lakora Kartxela

Kartxela


Arlas eta Anie
Arlas mendi lepora iritsi eta eskuinetik mendi magala zeharkatu beharko da. Kontuz oso malkartsua delako eta raketak kentzea gomendagarria izaten da, kranpoiekin hobetu ibiliko bai gara.
Arlas mendi lepoa

Magaletik
Kontende beheko partean
Arlas mendia inguratuz aurrera jarraitu beharko da Pescamou mendi lepora ateratzeko.
Arlas inguruatuz

Pescamou mendi lepoa

Percamou eta gibelean Anie

Pescamou mendi lepoa
Arlas Pescamou gainditurik
Murlong mendiko magaletara igaroko gara aurrera jarraitzeko.
Arlas
Larrako paisaian murgilduko gara hemendik aurrera. 
Soumcuy eta Countende Aniren ezkerretara

Elurraren goitik Anie
Haizeak elur forma bereziak sortzen ditu ingurune honetan.
Anie
Bidegurutze batetara iritsiko gara, bertan zuzen jarraitu behar, eskuinetik Latras mendirako bidea da eta.
Latras
Paisai karstikoan sorturiko dolina ezberdinak inguratu beharko dira. Gaurkoan elur asko eta ongi metatua dagoenez lasaitasunez aurrera egiterik dago. Elur gutxi dagoenean edo ongi finkotuta eta trinkotuta ez dagonean aldiz, tentuz ibili beharra dago.
Soumcuy













































































Ibilbide klasikoa neguan burutzeko.