2018(e)ko martxoaren 29(a), osteguna

Undués de Lerda - Ilunberri

Aragoiko Donajakue bideko etapa berria. Oraingoan Aragoiko azken herritik Nafarroako aurrenekora, Zangoza hain zuzen ere. Gaurko ibilbidea bukatzeko aldagai bat prestatu dugu, bide normala Rokafortera iristen da baina guk Ilunberriko arroila bisitatzeko asmoz, Liedeara gerturatuko gara bertatik Ilunberriraino joateko. Aukera hau politagoa da zalantzarik gabe.
Eguraldia oso kaskarra izan arren animatu egin gara hogeita bi kilometro inguruko ibilbidea burutzen, hori bai kapak eta aterkiak zenbait orduz paratu behar izan ditugu.

Wikilocen ibilbidearen xehetasunak

Powered by Wikiloc


Ibilbidean zehar egindako bideoa.

Ibilbidea eta altimetria.


Autobusak Undués de Lerdaraino eraman gaitu eta gaurko txangoa aurrekoa bukatu genuen leku beretik abiatuko da. Traste guztiak jarri eta ibiltzen hasi aurretik, eguzkiak bere izpiekin berotu egiten gaituenez, taldeko argazki batzuk egitea erabakitzen dugu, bada ez bada, iragarpenak arras txarrak dira eta.


Undues herriko zenbait etxe dotore ikusteko beta izango dugu donajakue bidearen aurren zati honetan zehar. Ertaroko aztarnak dituzten batzuk ikusgai izango ditugularik.



Herriko beheko zatian pista batetara pasako gara eta poliki poliki beheranzko bidea hartuko dugu, CV 684 errepideak daraman norantza antzeko batekin. Aurrerago errepidearekin topatu arte.

Segituan aurren bidegurutzea izango dugu, oraingoan ezkerreko aldeko bidexka batetara pasatuz, pistaren zati bat aurrezteko asmoz.

Beherago udako idorteak pairatzen duen errekatxo batetara hurbilduz, egia da gaurkoan ura nahikoa eramaten duela. Pistara berriz iritsi eta ezkerretik jarraitu beharko dugu. Arraroa bada ere zati honetan ez dago ikur gehiegirik eta beraz tentuz ibili behar da bide ez galtzeko.




Zati honetan errepidetik gertu ibiliko gara. Aurrerago aldiz errepidearekin topatu eta zeharkatu beharko dugu pista batetik jarraitzeko.



Pista honetatik Aragoi eta Nafarroako eskualdeen arteko mugara iritsiko gara. Aragoiko zatian ohol baten bitartez markaturik dagoen bitartean, Nafarroa mugarri batekin adierazita dagoelarik.




Apur bar aurrerago bertze bidegurutze bat dugu, oraingoan zuzen jarritu beharko dugu Arbea baserri edo korralizara eramaten duen asfaltaturiko pista batekin elkartu arte.



Zuzen jarraituko dugu pista hobeago batetatik, eta lokatsarik ez izatea estimatuko dugu gaurko eguraldiarekin.
Aurrerago gure eskuinera menditxo bat ikusgai izango dugu. Bertan erromatar garaiko jatorrizko herri eta ertaroan ustutakoa izango dugularik. Herri honen izena Ull omen zen.
 "Antiguo lugar navarro situado entre los caminos que desde Sangüesa llevan a Undúes y a Javier. Altozano conocido en época medieval como Puy d'Ull. En su base se han hallado restos cerámicos romanos de sigillata barnizados y con decoraciones en círculos y puntas de flecha, datables entre los ss. II y IV de nuestra era. En lo alto del cerro, cerámicas medievales atestiguan el traslado de la población en tiempos de inseguridad, figurando en el Fuero de Sangësa como Ul juxta Sangossa y Ul prop Sangossa. De su iglesia, dedicada a San Bartolomé, consta la reedificación efectuada en 1052 por Jimeno Galíndez; en 1085 el rey Sancho Ramírez la donó al monasterio de Leire. En 1117 Alfonso el Batallador concedió a los repobladores de Sangüesa los pastos de Ull y de Peña. Despoblado en el siglo XIV y trasladada su gente a Sangüesa, subsistió la iglesia como ermita perteneciente al municipio sangüesino".
Pistatik jarraitu eta aurrerago ezker aldetik abiatzen den pista batetara pasako gara. Honek Zangotzara hubilduko gaitu.

Pistatik errepide batetara pasako gara eta bertatik, eskuin aldetik Zangotzako baratza batzuen eremura eta herrira iritsiko gara.



Herrira sartzeko silo zaharretik igaroko gara eta zubi baten azpitik pasata, zezen plazara iritsiko gara. Bertan autobusa zain dugu norbaitek arropaz aldatzeko. Tartetxo bat eta iturrian atsedenalditxoa.
eta Magdalena karrikatik jarraituko dugu San Salbador elizaraino. Eliza honetatik azpimarratzekoa dugu XVI. mendeko estalpea. Azken hau eraiki izan zuten mende batzuk geroago bere atari erromanikoa babesteko asmoz. Atariko ikonografiak azken judizioa erakusten digu, eta bere dintelean kristo hildakoaren erresurrekzioa ere.
Aterpe honi esker hamarretakoa jaterik izango dugu, eguraldiak berriz okertu egiten delako eta euria barra barra hasi zaigulako berriz ere.













Hamarretakoaren ostean kafetxo baten bila joaten gara bero apur bat izateko eta bereziki hasi berria den euri jasari aurre egin ahal izateko. Honela zeharkatu beharko dugu Zangotza herria eta beraz ez dugu aukerarik izango bere eraikin historikoetaz goxatzeko.
Aurreneko bisita Ongai-Vallesantoro jauregira izan behar zen. Bidea eraikinaren paretik igarotzen da

Eraikin ezberdinen inguruko informazio laburra adieraziko dut ondorengo lerroetan.
Jauregiaz informazioa:
 "XVII. mendeko fatxada churrigueresco ederra, zur landuan egindako teilatu-hegats ikusgarria eta Mexikoko nahiz Peruko arte kolonial amerikarraren apainketa xehetasun batzuk dira Ongai-Vallesantoro jauregiaren gauzarik adierazgarrienakEstilo barrokoari jarraiki egina, eraikin noble honek hiru solairu ditu. Fatxada sinpletasun handikoa da eta ataria ezinago ederragoa. Pausatu begiak hainbat minutuz atari horretan eta saia zaitez apaingarrien artean sirenak, horma-besoak eta animalia fantastikoak aurkitzen. Denboraz ongi bazabiltza, sar zaitez jauregian eta ibili barneko eskaileran. Eskailerak balaustrada oparoa du eta hainbat zutaberen gainean bermatua dago.
Ongai-Vallesantoro jauregia eraikin barrokoa da, XVII. mendearen bukaeran egina. Aspaldian, Vallesantoroko markesen egoitza izan zen.
Jauregia eraikitzeko teknikari erreparatuta, beheko solairua silarrizkoa da eta gaineko solairuak, berriz, adreiluzkoak. Eraikinaren alderik gorenean teilatu-hegal ikusgarria dago, familiaren boterearen eta garrantziaren erakusgarri. Beraz, beheko solairua sendotasun handikoa da. Eraikitzeko modu hori Zangoza osora zabaldu zen 1787ko uholdeek hiria errotik hondatu ondoren. Izan ere, ohartu ziren ezaugarri horretako etxeek soilik egin ziotela aurre uren oldarrari.
Vallesantoro jauregiak hiru solairu ditu. Era berean, sinpletasun handiko fatxada churriguerescoa du eta edertasun handiko atari buruduna ere bai. Atarian salomondar zutabeak ageri dira, bai eta eguzki eta sirena itxurako apaingarriak ere. Goiko solairuetan bina balkoi daude, balaustradadunak, horma-besoen gainean. Begiratu arretaz familiaren armarri ikusgarria, zutabeen artean landutakoa. Horren gainean frontoi triangeluarra dago.
Barrokismoarekin batera, Mexikoko eta Peruko arte kolonialaren apaingarri batzuk ere ageri dira eraikinean. Fatxadaren buruan Nafarroako teilatu-hegal ikusgarrienetakoa dago, zurezkoa. Zur ilun horretatik 13 irtenune ateratzen dira eta hainbat gauza irudikatzen dituzte: animalia fantastikoak giza buruak harrapatzen ari direla, loreak, fruta exotikoak, indiarrak eta irudi groteskoak, zugan zirrara handia sortuko dutenak"
Eskuineko karrikatik desbideratuz gero Santiago elizara iritsiko gara.
Eliza honen inguru :
" Donejakue bidearen eragina agerian dago Zangozako eliza honetan. Apostoluari eskainia egoteaz gain, Santiagori buruzko aipamen ugari ere agertzen ditu bere dekorazioan. Izen bereko karrikan kokatua, estilo erromaniko berantiarrean eraikitzen hasi ziren eta garai gotikoan eman zitzaion segida (XII. eta XIII. mendeak). Harrizko irudi bik irudikatzen dute Santiago oinez ibiltzeko jarreran, erromes: horietako bat polikromatua da eta sarrerako tinpanoan dago; bestea gotikoa da eta tenplu barnean gordeta dago. Bi irudi horiek eta San Eloiren erretaula platereskoa (XVI) dira elizak dauzkan harribitxietako batzuk. Halaber, badu gotorleku itxura duen almenadun dorrea. XIX. mendeko gerrek izugarri kaltetu bazuten ere, erabat zaharberritu zuten 1966an, eta monumentu historiko artistikoa egin zuten hamaika urte geroago.
Santiago eliza monumentu historiko artistikoa da 1977az geroztik, izen bereko karrikan dago Zangoza izeneko herrian, Nafarroako Erdialdean, alegia.Erromanikoaren eta gotikoaren arteko trantsizioaren adibide ederra da; burualdeko hiru absideak eta atari nagusia lehenbiziko estilori dagozkio. Aldiz, XIII. mendean, hiru nabeak egituratu zituzten, hirurak gurutzeria-ganga sinplearekin estaliak.
Ondotik ere eliza eraikitzen segitu zuten. Izan ere, XIV. mendekoa da eraikinetik sendotasun handiz altxatzen den almenadun dorre karratua.
Atari nagusia xumea da eta bere tinpanoan (XVII. mendea) Santiago ageri da maskor baten gainean atsedena hartzen. Maskorra Donejakue bidearen ikurra da. Alde batean, bi erromesen pinturak daude, biak belaunikaturik, eta santuari otoitz egiten ari zaizkio. Eta bi-biek ere Santiagorantz zihoazen ibiltarien jantzia daramate: sotana marroia, maskorra lepotik dilindan, txano beltza eta, eskuan, makila. "









Kultur etxetik herrirako sarrerarako kalera iritsiko gara eta bertatik Santa María la Real aldera gerturatuko gara talde argazki batzuk egiteko intentzioarekin baina euriak ez digu betarik emango monumentu honetan azalpenik emateko eta bere atari eskultorikotaz goxatzeko.







Eliza hone atariko talde eskultorikoak penintsulako hoberenetarikoen artean daudela erratea onartu daiteke.
Santa María la Real inguru:
"Lerdena da eta proportzio ertainekoa. XII. mendetik XIV.era eraiki zuten, erromanikotik gotikora doan trantsizio aldiari dagokion estiloan. Hiru nabe ditu gurutzadurarekin, dorre oktogonala eta guzti. Barnealdean, bestelako gauza baliosak agertuko zaizkigu, esaterako, erretaula nagusia, estilo platereskoari jarraiki egina. Era berean, balio handikoa da prozesioko kustodia deritzon zilargintzako pieza gotikoa.
Aragoi ibaiaren gaineko burdinazko zubia gurutzatu ondoren, ongietorria emanen digu Zangozako Andre Maria erreginak Nafarroako mendebaldeko Erdialdean eta Aragoiko mugatik hurbil dagoen herri honetara.
XII. mendean eraiki zen, karrika Nagusiaren mutur batean, Nafarroako eta Aragoiko errege Alfontso I.a Borrokalariak agindurik. Proportzio ertaineko eliza da, arte erromanikoaren adibide ederra. Mendez mende, bestelako eginkizunak izan ditu, erlijioaz gainera. Esaterako, hiriaren defentsarako erabili izan da, bereziki XIX. mendeko gerra zibiletan.
XX. mendearen lehen erdian zaharberritua, hiru absideko burualde erromanikoa dauka, hirurak XII. mendearen lehen erdikoak. Bitartean, mende horren bukaeran eta ondoko gizaldietan, nabeak, hegoaldeko ataria eta dorre gotiko oktogonala altxatu ziren.
Eraikina bere osoan eder-ederra bada ere, artearen aldetik ataria da atalik baliotsuena. Bi gorputzak arretaz eta lasai aztertuta, bi maisuren eskua antzemanen duzu. Horrela, Leodegarius XII. mende bukaerako frantziar maisua beheko aldeaz arduratu zen eta XIII. mende bukaerako San Juan de la Peñako maisua, aldiz, goiko aldeaz.
Lehenbiziko maisu hori aurreratuagoa zegoen eta atariaren alboetan dauden sei estatua-zutabeak egin zituen, Chartreseko katedraleko atarian inspiraturik. Ezkerrean, Maria Magdalena, Ama Birjina -egilearen "Leodegarius me fecit" marka jarria dago irudiak esku artean duen liburuan- eta Santiago eta Joanen ama Maria ageri dira. Eta eskuinean, San Pedro, San Paulo eta Judas, azken hori urkatua. Kapiteletan Bibliako hainbat pasarte irudikaturik daude.
Bigarrenari -ez horren aurreratua- zor zaizkio arku sail bikoitza eta hamabi apostoluak, Pantokrator buru dela. Irudiak hieratikoak dira, ebakidun tolestura sinpleak dituzte eta begi handiko aurpegi karratuak.
Tinpanoaren erdian eta lehentasunezko tokian, Kristo ikusiko duzu gizon-emakumeak epaitzen ari dela. Han ere Ama Birjina dago. Apostoluak bitartekari agertzen dira, eta San Migel arimak pisatzen ari da Tinpanoa zedarritzen duten arkiboltetan azaltzen dira Erdi Aroko gizartearen estamentuak. Arkibolten bi aldeetara, hainbat gauza zizelkatu zituzten: munstro itxurako animaliak, Itun Zaharreko eta Berriko pasarteak, bekatuen irudiak eta hainbat lanbide. Eskuineko arkuartean deigarri gertatzen dira Europa iparreko Sigurd heroiaren elezahar bitxia kontatzen duten erliebeak: errege Sigmundoren semeak Fafner herensugea hil eta munstroaren odoletan bainatu ondoren, hegaztien hizkuntza ulertu zuen. Ondorioz, menderaezina izan zen. "

Pena izan da eskultura hauek lasaitasunez ikusterik ez izatea eta Zangotzako bisitan ondarearen inguruko azalpen gutxi emateko beta izana.
Ibaia metalezko zubitik igaroko dugu.




Bertze ertzean gure eskuineko errepidetik jarraitu beharko dugu zenbait kilometroz. Zatirik itsusienetarikoa dugu hau, papelera eta poligonoak gainditu beharko ditugulako eta trafikoa nahikoa izaten delako. Baina gaurko aldagaira iristeko beharrezkoa dugu Ledearaino iristea eta ez dago bertze aukerarik.
Euria barra barra erortzen denez kilometro hauek agudo burutuko ditugu.

Donajakue bidea eskuinetik papelerari buelta emanik doa, Rokaforte herriraino, guk aldiz errepidetik zuzen jarraitu beharko dugu.
Ledean atsedenaldirako rato bat ea atertzen duen zerbait emango dugu. Irati ibaia zubitik gaindituko dugu eta ondoren ezker aldeko karrikatik Irati trenaren geltoki zaharra zegoen eremura iritsiko gara eta bertatik pista jarraitu ere.






Pistak autobidea ingurutuko du eta hau gainditzeko tunel baten azpitik egingo du, ibaiaren ertzetik gertu. Ondoren bidexka bat hartuko dugu, zuhaitz batzuen zelaian barneratuz pistaren zatitxo bat aurrezteko asmoz.



Berriz ere pistara aterako gara eta gertu dagoen iturri batekin topatu ere. 

eta ondoren aurreneko tunelaren sarreraino.




Tunela zeharkaturik Ilunberriko arroilaren hasiera dugu. Paisai natural honetan horma ederrak ikusgai ditugu eta horietan saiak ere.







Bigarren tuneleko sarrerara gerturatuko gara eta eguzkiak lagun izango dugu azkenean.




Tuneleko bertze aldera iritsi eta bertatik arroilaren hasiera ikusgai dugu. Handik gertu izango dugu aparkalekua eta Ilunberrirainoko errepidea.





22 kilometroren ondoren eta pairaturiko  eguraldia kontutan izanda, gaurko etapa azkar burutu dugu. Arropaz aldatu eta herrira bazkaltzera gerturatiko gara.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina