2018(e)ko otsailaren 1(a), osteguna

Lorkatik Mauriain eta Eskintza. Zirkularra

Lorka herritik abiaturik ibilbide zirkular bat aurkeztera natorkizue. Ibilbide honetan gure ondarearen eremu interesgarri batzuk bisitatuko ditugu. Bidearen zati bat Tauste - Urbasa eta Andiara doan erret abelbidetik burutuko dugu eta hasiera Donajakue bidetik ere. Baseliza eta erromerien guneak bisitatuko ditugu eta azken karlistaldiko ospitalen aurriak ere.

Ibilbidearen xehetasunak wikilocen

Powered by Wikiloc

Txangoan egindako bideoa


Ibilaldia Lorkako San Salvador elizaren aldamenean dagoen aparkalekuan hasiera izango du.
Erromaniko garaiko herri eliza honek XII. mendearen bigarren erdialdekoa da. Nabe bakarrekoa da eta egun burualdean ikusgai dugu erromaniko garaiko aztarna gehienak. Erreparatu oraindik agerian diren ertzitako bi leihotxo eta teilatu azpiko eskulturak edo kanezilloak.
Eraikinak birmoldaketa anitzak izan zituen bai XVIII. mendean pilareak eta XX. mendeak goi koroa eta sarbide eta kanpai dorrea.









Lorkako herrian Garcia Remirez errege nafartarra hil zen 1150. urte inguruan. Hori zela eta bere semeak herrian ospitale bat eraiki izan zuen. Hauexek dira aurkitu diren berri historiko zaharrenak. XIX. mendearen bukaeran  148 bizilagun zituen: XIX mendearen erdialdean 1842. urtea baino lehenago eta Teodoro Ochoaren datuen arabera 217 bizilagun zituen, eskola bakarra 16 mutil eta 13 neskatoekin. Madozek aldiz hamarkada bat beranduago, 40 etxebizitzen informazioa ematen du eta eskolan 33 ikasle zirela dio. Errota baten informazioa ematen du eta pattarra  egiteko fabrika bat dagoela ere dio.
Donajakue bidetik izango da gure aurren zatia. Herria karrika nagusitik zeharkatuko dugu, bertan zenbait etxe dotoreak ikusteko aukera emango digu. Aurreneko geldialdia herriko iturrian izango dut.


Geroago harraska bisitatuz.

Herria jarraituz errepide zaharrera eramango nau eta gerora autobidetik gertu doan bidexka batetik pista nagusi batera iritsi arte.


Bide eta pista zabal hau, Tauste Urbasa Andiarako erret abelbidea da. Hortaz hau jarraitzeko ezkerretik abiatu eta handik metro gutxi batzutara Donajakue bideari agur errango diot.



Abelbideak Maurian mendiko magaletatik gorat egiten du. Aurrerago bidegurutze bat izango dugu baina kasu honetan zuzen jarraitu beharko dugu.
Nonahi abelbidearen mugarriak ikusgai ditugu, zaharrak eta berriak ere.
Abelbideen inguruko informazioa ikusgai duzue esteka HONETAN. Garai bateko bide natural nagusienetarikoak izan zirenak eta berriz ere arautu egin direnak eta paseatzeko aukera ezin hobea eskaintzen dutenak dira.
1924. urtean garaiko Diputazioak ikerketa bat enkargatu zuen abelbieen egoera aztertzeko. Hona hemen gaur ezagutuko dudan tartetxoaren inguruko krokisak.
 Aurreko honetan agerian da "hospital de sangre" deritzanetik gertu pasatzen dela, hots, Karlistaldiko liberalen ospitalearen erreferentzia zuzena.
Gorago bertze bidegurutze bat dugu, kasu honetan eskuin aldera jo behar dugula argi dago, igoera malkartsua harrizko bidez osaturik bai dago.





Gora iristean behatoki eder bat dugu.




Hemendik aldapa txikiagoak ditugu Mauriain mendira iristeko. Hala ere puntu batean abelbidea utziko dugu eskuinetik tontorrera iristeko.




Tontorrean gurutze erraldoi bat dago tente. Eta horren gibelean askaltoki ederra, hainbat mahaiekin, zuhaitzen artean sakabanaturik, mendira erromeria egiten delaren lekukoa.







 Jurramendi.
Askaltokiko azken mahaietik gertu, jaitsiera malkartsu bat dugu. Gaurkoan irriztakorra era bat dagoena. Zatitxo honetan lokatsa eskia egin behar izan dut beheraino iristeko.

Berriz ere abelbidera iritsi eta bide zabaletik jarraitu beharra dago Maurin baltsara iristeko. Animalientzako gune berezia da hau.





Eguzkia atera da eta lurra lokatzez beterik egon arren, sentsazio termikoak gorat egin du nabarmen haizerik ez dabilelako.







Aurrerago bidegurutze batekin topo egingo dugu. Zutoin batekin adierazita daude helmuga ezberdinak. Ezkerretik herrira jaisterik dago baina nire kasuan zuzen jarraitu behar dut Eskintza mendia bisitatu nahi dut eta.



Eskintza mendiko Cristobal deunaren baseliza ikusgai dago bertatik.
Apur bat aurrerago bidegurutze berri bat dago. Abelbidea eskuinetik doa eta Ospitale karlista bisitatzeko handik jarraitu beharko dut lepo batetaraino.


Lepoan berean ereindutako lurrak daude eta nire kasuan eskuinetik eta bazterretik gora egiten dut.
Baina puntu altuenean ereindutakoa zapaldu beharko dut ezkerrean ikusgai dagoen zuhaitzetara iristeko. Bertze aldea arras itxita dago eta tontorrera hala nola iritsiko naiz. Bertan egitura baten aurriak diruditen harriak ikusgai dira.
Denbora dela eta lokatzaz beterik noalako ez naiz jaitsiko benetako ospitalaren aurrietara. Bertze egun batetarako utzi beharko dut.
Lastima, datu historikoak bitxikeri baten aurrean gaudela islatu egiten bain dute. Berez Lakarreko gatazkaren porrotaren ondoren tropa isabeldarrak edo liberalak bertan ospitalea eraiki omen zuten eta urte bat baino gehiagoko erabilpena izan zuen, badirudi 1876. urteko hasieran gerratea bukatu arte.
Azken urteetan industu egin dute eta Asturiaseko Printzearen gotorlekuaz mintzatu egiten dira.
Halako informazioa ematen dute ospitalaren inguruan:
"El fuerte se encuentra en el Monte Esquinza dentro del término municipal de Villatuerta. Consta de un edificio de piedra con forma de cruz griega, con brazos de 10 metros de longitud y 5 de ancho, a la que esta adosada una luneta, posición para la artillería, con forma de pentágono regular de unos 28 metros de lado, todo ello rodeado de parapetos y fosos, que se cruzaban por medio de puentes levadizos.

El edificio mantiene actualmente la mayor parte del muro con una altura de entre 1 y 2 metros en el cual se mantienen varias aspilleras, orificios verticales para disparar con fusil.

El fuerte, al igual que los otros tres que existen en el Monte Esquinza, fue construido por el ejército alfonsino a principios del año 1875, tras su derrota en la batalla de Lácar. Las fuentes escritas de la época indican: "...en el interior hay local espacioso para una guarnición de 100 infantes y 20 artilleros, más las dependencias necesarias, como son deposito de víveres y municiones, cocina y bodega."
El fuerte, al igual que los otros tres que existen en Monte Esquinza, fue construido por el ejército alfonsino a principios del año 1875, tras su derrota en la batalla de Lácar. El fuerte Princesa de Asturias fue ocupado de forma permanente por las tropas liberales durante casi un año, hasta el final de la guerra en febrero de 1876.

Berriz lepora bueltatu eta abelbidetik beherat aurreko bidegurutzera arte.
Handik bidea jarraitu berriz ere zelai ereindutakoekin topatu arte. Zuhaitzen inguruan eta zelaien ertzetik aurrerago dugun hesira iristea da helburua, baina lokatzarekin ez pentsa gauza makala denik.

Hesiaren puntu batean eskailera batzuk daude bertze aldera igarotzeko eta gero zelaietatik Eskintza mendira arazorik gabe iritsiko naiz.

Mendiko tontorrean San Cristobal baseliza eta aterpea dago. Atean basilika bezala izendatua.



 Aterpea.

Eraikinari gibeletik buelta eman eta erpin geodesikora zuzenduko naiz. Eremu honetan ikuspegi ederrak dira eta berriz ere erromeriak direla eta askaltoki galanta prestaturik dute.

 Eskintza mendiko buzoia eta erpin geodesikoa.


Berriz pistara irten eta oraingoan eskuinetik jarraituko dut.
Langa bat topatuko dut hasieran.
Ikuspegiak ederrak dira ere Iparretik ekaitzak sartzen direlako.




Beherago metalezko ate bat topatuko dut. Hau izango da pista nagusi hau uzteko momentua. Bertze isurialdera pasa eta segituan eskuinetik bertze pista batetara pasako naiz. Hala ere bi bideak beherago dagoen pista nagusiarekin bat egingo dute.




Berriz ere lokatza nagusi izango da zati honetan. Eskerrak aldapa ez dela handiegirik.
Azkenean denabateko pista batetara aterako naiz eta eskuin aldetik herrira bideratuko naiz.




Zutoin eta margo batzuk badira bidea markatu egiten dutena. Aurrerago errekatxoaren gaineko pistatik pasako naiz eta eskuineko pista nagusia jarraituko dut.



Apur bat aurrerago bidea zuzen jarraitzen dut, baina eskuinetik abiatzen den pista ere herrira zuzenean eramaten du.
Azkenean korta batetara iritsi eta bertan Donajakue bidearekin bat egiten dut berriz herrira bueltatzeko.
Elizaren kanpoko aldeko azken bisita eta etxera bazkaria prestatzera.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina