2017(e)ko abenduaren 4(a), astelehena

Arriaundi, Urrutxaga eta Mintxegi Osakarretik

Elurte ederra izan dugu egun hauetan, aspaldiko ez bezala abenduko elurte eta fronte hotz honek Iruñerriko inguruak zuritu ditu. Hortaz aukera paregabea raketekin paseo bat emateko.
Elurte baten ondorengo eguna, beti paisai ederrak eskaintzen dizkigu, zuhaitzak elurrez estaliak eta ez soilik elurra lurrean topatzean, argazkigintza laket dugunontzako aukera paregabea da.

Wikilocen ibilbidearen Xehetasunak:
Kontutan izan elurrarekin joan naizenez ibilbidea zati batzuetan zuzen egiteko aukera izan dudala baina elurrik gabe akaso zati batzuetan eragozpenak topatzerik izango dituzue.

Powered by Wikiloc


Txangoko bideotxoa:

Iruñatik gertu dagoen Osakar herrira hurbiltzea erabaki izan dut. Bertatik Arriaundi, Urrutxaga eta Mintxegi mendiak bisitatzeko. Elur-hautsa topatu izan dut beraz raketak paratzea aukera egokia izan da. Hego aldeko magaletatik egin dut igoera eta azken fronte honek iparretik eta haize nahikorekin jo egin duenez elur geruza nahiko potoloa aurkitu dut.



Pistatik zuzen jarraitu eta topatuko dugun aurren bidegurutzea igaro.

Apur bat geroago Osinaga herrirantz doan pistarekin topatzean, eskuinera herriko goiko aldera abiatuko naiz.

Ikusgai dauden paisai elurtuak nonahi begiratuta ederrak benetan.



Herriaren goiko aldean bidegurutze bat izango da, gaurkoan ezkerretik abiatzen den pista hartuko dut. Segituan Ate bat izango da, hau zeharkatu eta ur biltegi aldera gerturatuko naiz.



Pista honetatik goiko antenara iristerik da baina gaurkoan ere bertze bide bat ezagutzeko intentsioarekin nator.



Aurrerago pista nagusitik ezkerra jaitsiera bat dago borda batetara eramaten nauena.
Hara iritsi eta bere ezkerretik bidea jarraituko dut.


Zati honetan elurra metatu egin da eta geruza potoloarekin aurrera egin beharko dut. Hala ere Osinaga aldera eta Iruñerriko harana ikusgai izango ditut zenbaitetan.



Pista den hau momento batean utziko dut eta maldan gora zuzen egingo dut hesia zeharkatu gabe.
Altuera irabazi ahala ikuspegiak zabalago eta ikusgarriagoak izango dira.
 Arriaundi



 Urrutxaga.
 Pirinioak


Mendi-lepora iristerakoan hesian zeharkabide bat topatuko dut. Hemendik Arriaundi eta Urrutxaga mendietara igoko naiz, aurrenekoa joatean eta bigarrenera bueltatzerakoan.


Basora iritsi aurretik pasarte ederra zeharkatu beharko dut. Normalean sasiz beterikoa baina elurrak bertze itxura guztiz ezberdina ematen dio.






 Elomendi eta Iruñerria.
 Arriaundi.



Basora iristear eta paisaia bertze tankera batetakoa, zoragarria benetan.




Basotik bide bat somatu egiten da, hesia zeharkatzeko langa batera zuzentzen dena.

Eta apur bat gorago Arriandiren Ipar aldeko zelaietara iritsiko naiz. Zer nolako ikuspegiak zuhaitzak elurrez betetak eta Sakanako paisaiak, Aralar, Andia eta abar.











Jada Doneztebeko Monasterioaren elizaren aurriekin topatuko naiz. Gaur ez dira eliz buru guztiak ikusten, bi nabeetakoak elurrak estaliak ditu eta, baina gibelean Pirinioetako ikuspegiekin beste xarma ere badute.
Monasterioaren bertze argazki batzuk eta informazio gehiago BLOG honetako bertze sarrera batetan duzue.






















Bertan egonda Arriaundi edo San Gregorio tontorreko buzoira gerturatuko naiz ikuspegietan gozatzeko.







Jaitsiera hesiaren bertze aldetik egingo dut. Horretarako monasterioaren elizaren aurrietatik gertu dagoen langatik hesia zeharkatuz eta basora zuzenduz.






Igoerako bidearekin topo egin eta basotik irten aurreko hesira iristeko.


Oraingoan Urrutxagako mendi-lepotik tontorrera igotzeko. Bertan ere elur geruza sakona da zenbait puntuetan.







Igo eta bertze magaletik jaitsi antena ikusten den mendira zuzenduz.






Handik pistara eta bertan dagoen aterpe edo bordara iristeko.
Hauxe zeharkatu eta Mintxegi mendiko aldapak zuzen igoko ditut. Mendi hone lepotik ordea, haizeak elurra eraman du eta hormaturik topatuko dut zorua.




Gorostietako San Bartolome baseliza beheko aldean. Baseliza honek aterpea du eta aurre erromanikoa den leiho bat ere.
Mendiko-lepotik jaistea erabakiko dut, pista ekidituz. Hasiera batean pinadi batetatik eta bukaeran aldapa gogorrak zuzen eginik ur emariaren eraikina arte.
Paisai ederrak sortu ditu elurrak pinadi hauetan ere, irudiak erakusten duten moduan.



























 Osakar herria.
Azken maldak.
Berriz pistara iritsi, hasierako atea gainditu eta oraingoan pisten bidegurutzetik zuzen jarraitu herrira jaisteko.


Argazkiek islatuko dute txango labur honen berezitasuna. Halako aukera gehiegi ez ditugu izaten paisai hauek guztiz eraldaturik topatzeko. Espero dut irudi mordo hauekin zuek ere edertasun honetaz partaide eta gozatzeko mementua izatea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina