2017(e)ko azaroaren 22(a), asteazkena

Jaca - Puente la Reina de Jaca. Donajakue bidea

Gaurkoan Aragoiko Donajakue bidearen bigarren etapa aurkeztuko dizuet. Jacatik Puente la Reina de Jaca artekoa.

Wikilocen ibilbidearen xehetasunak

Powered by Wikiloc


IBILBIDEAREN BIDEOA

Jacan aurreko etapan bukatu genuen puntuan hastea erabaki dugu. Jaca hiritik barnean egin izan ditugu aurreneko kilometroak.
Aurreneko bisita Jacako gotorlekua izan da, baina goiza zenez kanpotik bertzerik ez dugu ikusi.


Zuzenean eliz nagusira edo katedralera zuzendu gara segituan.



Bertan taldeko argazkia egin



Eta gutxi batzuk barnera sartu egin gara bisita laburra egiteko asmoz.






Goiza fresko dagoenez ogia erosi eta gero hiriko karriketatik jarraitu
eta erlojuaren etxeraino iritsi gara.

karrika batean likoreen denda berezi bat ere topatu dugularik
Hiriaren kanpoko aldera zuzendu, gasolindegia eta errepideen bidegurutze nagusira iritsiz. Handik Peña Oroel ederra ikusten da.
Errepidea zeharkatu eta ezkerretik abiatzen den bide batetik auzo berri batean sartu gara.

Poligono batetara iritsi eta handik La victoriako baselizara eta hilerrira gerturatu gara.
Bertan errepidea, kontuz zeharkatu behar izan dugularik.


Bide batek errepidetik apur bat baztertuko gaitu.
Baina aurrerago, berriz ere errepidea gurutzatu beharra dago. Hauxe izango da etapa honek duen zailtasuna, edo hobe erranda arrisku nagusia. Zenbait alditan errepidea gurutzatu beharra dagoela eta trafiko askoko errepidea izateaz gain, ibilgailuak abiadura handian mugitzen dira bertatik.
Gas ibaia zubitxo batetatik gaindituko dugu
Aurrerago berriz ere errepidea gurutzatu eta askaltoki eremu batetara iritsiko gara.



Ondorengo zatia errepidearen parean izango da. Baina behintzat pirinioetako ikuspegia eder batzuk izango ditugu.

Eta berriz ere errepidea gurutzatu.

Behintzat ondorengo zati luze bat errepidetik kanpo egingo dugu eta zuhaitzen artean.


Geroago aterpetxo bat topatuko dugu.

Errepidetxo batetara atera baina ezkerretik bide zahar batetatik jarraituko dugu oraingoan.















Bidegurutze bat eta jatetxe batetara iritsiko gara. Otordua hartzeko unea da.





Indarrak berrituz bidea erraztuz doa. Pista batetatik Santa Cilia herriraino iritsiko gara.








Errepidea gurutzatu herrian barneratzeko eta plazan Donajakueren eskultura bat topatuko dugu.



Herritik irten eta errepidearen paretik joango gara tarte batez, berriz ere.




Errepidea berriz gurutzatu beharko dugu oporretarako gune batera iritsi aurretik.



Berriz ere ibaiaren aldera zeharkatu eta azkenik bidetxo batetatik ibai ertzeko aldera joango gara.
Bertan harriz osaturiko multzo ikusgarri askoren eremua bisitatuz.





Honen bukaeran Puente la Reina de Jacaren zubi ederra ikusgai dugu.



Gaurko ibilbidearen amaiera prestu dago.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina