2017(e)ko martxoaren 13(a), astelehena

Aralarreko hamaika gailur

Berriz ere Baraibarreko antenetara gerturatu gara Maioetako falta zaizkigun mendiak edo gailurrak bisitatzeko. Neguan izan arren aste honetako eguraldiak elur guztia urtu egin du. Soilik sakonume batzuetan ikusgai gelditzen dira orbana zuriak, paisai berdeari keinuak eginik.

Ibilbidearen profila eta xehetasunak wikiloc-en

Powered by Wikiloc


Goiz abiatu gara kotxetik eta eguraldiaren aldaketaren aurreikuspena kontutan izanik, Hirumugarrietara zuzenean jotzea erabaki egiten dugu.
Aparkalekutik Gaztelu mendia.
Pistatik behera egiten dugu bihurgune handi batetara iritsi arte, bertan, eskuinetik basoan barneratzen den bide edo pista zahar batetara.





Bide honetatik gora eginik Pista nagusi batekin topo egin arte. Bertan Iturri bat topatuko dugu eta aldameneko trokatik jaisten den errekatxoa, udan ere ura eramaten du hasierako zatian. Bitxia da eta udan benetan estimatzeko modukoa. Kontutan izanik Aralarreko harritza gehiena kareharria dela eta honek sortu egiten dituen paisai karstikoko dolina, polje eta abarrekin berezia benetan.

Aska honetan iturri bat ipini izan dute.
Pista eskuinetik harturik goiko haran batetara bideratzen gaitu. Bertan zenbait borda topatuko ditugu eta oso nabaria den Beloki mendirantz igotzen den pista.
Ttutturre mendia.
Goiko lepotik Aralarreko zelai garaiak ikusgai ditugu. Horietatik kilometro batzuk ibili beharko ditugu.
Unagako putsua dugu bide erdi partean. Aralarreko bertze gune berezia. Bere gibelean errekatxo bat zigi zaga aurrera doa Dolina batean desagertu arte.



Apur bat aurrerago eta pistaren eskuin aldean Garraztita trikuharria dugu.1917. urtean industua bertan oreinen adar batzuetan grabatuak topatu zituzten, gizakien hotz aginak eta abar.


Bidea jarraituz eta oraingoan ezkerretik apur bat baztertuz, Obioneta Hego eta Ipar trikuharriak topatuko ditugu. Hegoaldekoa, hobeto iritsi zaiguna 1917. urtean ere industu zuten Barandiaran, Eguren eta Aranzadik. Bertan Zeramika beltzeko ontzi bat topatu zuten eta Kuprezko lantza baten punta eta gezietako bertze bi, buru hezur hautsiak eta suharrizko laban bat eta tresneri anitza.
 Ipar Obioneta.
 Hego Obioneta

Pistatik jarraituz lepo batetara iritsiko gara eta bertan zutoin batek helbide ezberdinak erakusten dizkigu.

Norantza eskuinera harturik Hirumugarrietarantz abiatuko gara. Ordu erdi pasatxo. Baina handik gutxira Trikuarri trikuharria ikusgai izango dugu.


Gailurretik gertu bertze bide gututze bat izango dugu. Bertatik gailurrera 6 minutu inguru.


Gure gaurko lehen gailurrera iritsiko gara. Eguraldiaren aldaketa iragartzen da, paisaia ez bai da garbiegi ikusten.




Hemendik aurrera Maioetako gailur ezberdinen goiti behitiekin hasiko gara.
Aurrenekoa Beldarri
Geroago Azpillaga.




Jaitsiera zuzen baten ostean eta ondorengo igoera gaindituz Kurutzeagara iritsiko gara




Berriz jaitsi eta igoera lasaiago baten ostean Mendiandira


Gailurtxo batzuren ostean berriz haran batetara jaitsiko gara. Bertan nahiko izkutuan diren borda eta korta ezberdinen eremu batera iritsiz.

Bertan bi aukerekin jarraitzea erabakitzen dugu. Neronek gailur ezberdinak bisitatuko ditut eta lagunak pistara irten eta Belokiko lepora bideratu, igoerako bidetik kotxera bueltatzeko.

Aldapa galanta baten bukaeran Altziar mendira iritsiko naiz



Basora jaitsi eta dolinaz jositako eremuan bide bat topatu behar da Ttutturre mendira gerturatzeko. 

Mendiko gibeleko zatian estrato zabal baten bitartez, gailurrera iritsiko naiz.



Hurrengo lepora jaitsi eta berriz gora Alborta mendira iristeko.



Berriz jaitsi eta hurrengo mendira. Uarri.

Bide bat topatu jaisteko eta Arriolatz mendira iristeko.


Jaitsieran basoan eta dolinen artean, bidea topatzea ez da erraza. kontu handiz paisai karstiko laberintikoan sartu. Noizean behin bide argiagoa topatuz, agudo galtzeko. Hala ere Gaztelu mendiko gailurrera iritsi egiten naiz. Basoan barna dago, hortaz ikuspegirik gabekoa da.

Berriz ere komeriekin laberinto honetatik irtetzea lortuko dut eta pista zabalagoarekin topo egin. Hau lasaitasuna, bidea argia, kotxea aparkaturik dugun lekura eramango nauena.

Egun Honetako bideotxoa:



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina